Buscar este blog

viernes, 2 de marzo de 2018

Maite Anton eta Axier Alonso .

OK MAGAZINEA

2018-02-27 16:42:46
ANTON 3. IZAN ZEN IBILBIDE MOTZEAN ETA ALONSO 2. LUZEAN
Maite Anton eta Axier Alonso oñatiarrak, UZ Trail lasterketako podiumean
Urretxu eta Zumarragako ingurune dotoreek, UZ Trail mendi lasterketaren ekitaldi berria hartu zuten igande goizean. Goierri Kopako bigarren probak, bi ibilbide aurkezten zituen. 22 kilometroko luzea eta 11ko motza. Bata zein bestean, Oñatiko lasterkari bana podiumera igo ziren. Axier Alonso bigarren korrikalari azkarrena izan zen distantzia nagusian, eta Maite Anton berriz, hirugarrena motzean.

Goierri Garaia klubak antolatuta, mendi lasterketa ederra ikusi zen igandean Urretxu eta Zumarragan. Ibilbide motza (11 km.) eta luzea (22 km.) elkartuta, 300 korrikalari elkartu ziren UZ Trail probaren ekitaldi berrian. Laida Elizegi eta Ander Iñarra gailendu ziren ibilbide luzean, eta motzeko txapelak, Ainhoa Unanue eta Mikel Zabalegirentzat izan ziren. Esan, igandekoa, Goierri Kopako bigarren proba puntuagarria izan zela.

Eta eguneko protagonista nagusien alboan, Oñatiko bi korrikalari, maila esanguratsuan aritu ziren. Distantzia nagusian, Axier Alonsok garaipena behatz puntekin ukitu zuen. Bigarren postuan amaitu baitzuen lasterketa garailearengatik hamar segundutara. Ibilbide motzean azkenik, Ainhoa Unanue garaileak, Ainhoa Matxiandiarena eta Maite Anton izan zituen alboan sari banaketa ekitaldian. Antonek, minutu bateko atzerapenarekin gurutzatu zuen helmuga, hirugarren postuan.


Anton eta Alonso, asteburuko lasterketan. Argazkiak: www.lasterketak.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario