Buscar este blog

lunes, 9 de octubre de 2017

HIRUGARREN POSTUA LORTU ZUEN ATZO SAIOA ARKONADAK..(2018)

ok magazinea

2017-10-09 14:56:35
HIRUGARREN POSTUA LORTU ZUEN ATZO SAIOA ARKONADAK
Podium berri bat, Donostiako 3 Hondartzetako Krossean
Albiste iturri bilakatu da beste behin, Saioa Arkonada kirolaria. Euskal Herriko Mendi Duatloin zirkuituan Jon Altube senarrarekin egiten ari den denboraldi bikainaz gain, bakarkakoan ere, nabarmentzen ari baita. Azken emaitza aipagarria, Donostiako 3 Hondartzetako Krossean lortu du asteburuan. Elena Loyo eta Maitane Guerreroren ostean, sailkapen nagusiko hirugarren emakumezkorik azkarrena izan baitzen atzokoan.

Donostiako 3 Hondartzetako Krossak, ekitaldi berria ospatu zuen atzo goizean. Giroa lagun, 2.000 korrikalaritik gora batu ziren Gipuzkoako hiriburuko txokorik ederrenak zeharkatzen dituen lasterketa ezagun honetara eta emaitzei dagokionean, Oñatiko emakumezkoak, maila oso altuan aritu ziren.

Saioa Arkonada izan zen guztien artean onena. Sasoiko dago eta azken asteetan emaitza esanguratsuak pilatzen ari da. Atzoko lasterketan hirugarren postua lortu zuen eta larunbatean EA-ko mendi duatloia egin zuela kontutan hartuta, meritu handiko emaitza da, zalantza izpirik gabe. Elena Loyo (34:40) gasteiztarrak ez zuen aurkaririk izan. Maitane Guerrerok (37:27) lortu zuen bigarren postua, eta brontzezko domina azkenik, Arkonadarentzat (38:29) izan zen.

Podiumetik kanpo, baina aipagarriak, era berean, Marisol Ramos (5.), Amaia Bernal (13.) eta Miren Josune Bikuñak (18.) lortu zituzten emaitzak. Behobiarako prestaketa bezala, lasterketa garrantzitsua izaten da Donostiakoa, eta lehen hogei postuetan lau herritar izatea, egiten ari diren lan bikainaren islada da.

Duatloian lidertza sendotu

Aurrez aipatu dugun bezala, atzoko lasterketaz gain, larunbatean, EA-ko mendi Duatloian parte hartu zuen Arkonadak. Jon Altube senarrarekin batera, bikote mixto azkarrena izan zen beste behin, eta honenbestez, sailkapen nagusian daukaten lidertza sendotu egin dute.

Asteburukoa zirkuituko seigarren proba puntuagarria izan zen eta orain, lau lasterketa baino ez dira gelditzen denboraldia amaitzeko.

Arkonada, artxiboko argazki batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario